Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2182

IRAGARKIA, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 15eko Agindua jakinarazten duena. Agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtso bat ezesten da.

Agindu hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

10 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, agindua jasotzeko, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan (Helbidea: Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina 2. solairua).

Aipatutako interesdunak aginduaren berri izan dezan, iragarki hau argitaratzen da eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala