Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2180

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer epe dagoen egoki iritzitako oharrak egiteko Lekeitioko San Andres auzoaren eta UARc-19 Jarduketa Unitatearen eremuan Udal Plangintzaren Arau Subsidiarioen aldaketa puntualari buruz. Izan ere, Ingurumen-organoak oinarritzat har ditzake oharrok ingurumen-txosten estrategikoa egiteko, aipatutako aldaketaren gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozeduran.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.

Ezinezkoa izan da kontsulta hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki irizten diren iradokizunak aurkez ditzakete, 45 eguneko epean, iragarki hau BOEn argitaratzen denetik aurrera.

Interesdunek eskuragarri dute espedientearen dokumentazioa, webgune honetan:

– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus > Ingurumena > Ingurumen-inpaktua > Hartu parte

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala