Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2177

HUTS-ZUZENKETA, honako iragarki honena: Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan dagoen informazioa –hondakin ez-arriskutsuen biltzaile gisa– gehitu dela Estatuko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: Iragarkia, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan dagoen informazioa –hondakin ez-arriskutsuen biltzaile gisa– gehitu dela Estatuko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan. Iragarki hori 2018ko martxoaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 60. zenbakian, eta Estatuko Aldizkari Ofizialeko Ediktu Taula Bakarrean, 2018ko martxoaren 28an, 76. zenbakian (ID: N1800216549). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Iragarkiaren eranskineko taularen hirugarren zutabean [Errekerimendu-data] eta errenkada guztientzat [Interesduna], hau dio:

«2018-11-30».

Baina honela esan behar du:

«2017-11-30».


Azterketa dokumentala