Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2169

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena, kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko laguntzen modalitatean.

Kontuan izan da 2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duena, hau da, diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak garatzeko diru-laguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba anderea.

– Amagoia Garaizabal Armesto anderea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala