Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
2160

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozeduren deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez, aipatutako hautaketa-prozeduretan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta behin aztertuta, aipatutako deialdiaren 4.3 oinarriak xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda (hautaketa-prozeduren deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez egin zen). Kanpoan utzitakoen kasuan, arrazoia adierazten da.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018. Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».

3. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Aipatutako behin betiko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018. Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Berriak: Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba».

– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Aurreko probak» - «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».

4. artikulua.– Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren gainerako betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Hautatuko diren izangaiek deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraikiz aurkeztu behar dituzten dokumentuak ikusita egiaztatzen bada interesdunen batek betekizunen bat betetzen ez duela, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu izangai horrek.

5. artikulua.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala