Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2018ko apirilaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2156

610/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Zuzendari Gerentearena. Honen bidez, Mercedes Sota Busselo andreak lanpostua utzi du, berak hala eskatuta, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako Zerbitzu sanitarioko buru gisa.

Gurutzeta Unibertsitateko zuzendari gerentearen urriaren 19ko 1361/2012 Ebazpenaren bidez, Mercedes Sota Busselo andrea Gurutzeta U. Ospitaleko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzu sanitarioko buru izendatu zen, 2012ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Mercedes Sota Busselo andreak aipatutako lanpostuari uko egiteko eskaera aurkeztu du, 2018ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako laborategien kudeaketa klinikoko unitateburu lanpostuan zerbitzuak emateko.

Ikusirik interesdunaren eskaera, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legea- Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena-, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua- Osakidetza-Servicio vasco de salud Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena-, eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Mercedes Sota Busselo andreak, berak hala eskatuta Gurutzeta U. Ospitaleko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzu sanitarioko buru lanpostua uztea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek data honetan izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak: 2018ko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 39/2015 Legean, urriaren 1ekoa, -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena- , bere 121 eta 122 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Barakaldo, 2018ko otsailaren 28a.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala