Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2116

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 72/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

72/2018 prozedura laburtua, Ertzaintzako funtzionario batek jarritakoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten aurka, zeinak presuntzioz ezesten baitu jarraian aipatzen den hautaketa prozeduran Epaimahai Kalifikatzaileak hartutako Erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa. Hautaketa-prozedura horretarako deialdia Ertzaintzaren Ikuskapeneko Eskalako Ofizialondoko Kategorian plaza batzuk betetzeko egin zen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bidez.

Espediente-zenbakia: PCA 165/2018.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko apirilaren 12a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala