Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2107

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela Basauriko (Bizkaia) San Miguel Mendebaldea izeneko SR-1 sektorean 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua idazteko eta obren zuzendaritza teknikorako zerbitzuaren kontratua (014SV/2017 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 014SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Basauriko (Bizkaia) San Miguel Mendebaldea izeneko SR-1 sektorean 36 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko exekuzio-proiektua idaztea eta obren zuzendaritza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Basauriko (Bizkaia) San Miguel Mendebaldea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita hamabost mila euro (195.000) gehi berrogei mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro (40.950), BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hogeita hamabost mila bederatziehun eta berrogeita hamar euro (235.950).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2018ko martxoaren 5a.

b) Esleipenduna: INAP Técnicos de ingeniería y construcción SL

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita hiru mila zortziehun eta berrogeita hamaika euro (123.851), gehi hogeita sei mila eta zortzi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (26.008,71) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogeita bederatzi mila zortziehun eta berrogeita hemezortzi euro eta hirurogeita hamaika zentimo (149.858,71).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2018ko martxoaren 28a.

b) Kontratista: INAP Técnicos de ingeniería y construcción SL.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala