74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2059
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 868/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: DVC MHC 868/2017.
Demandatzailea: Marisol Cuenca Gonzalez.
Prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.
Demandatua: Luis Alberto Rodriguez Orbes.
Prokuradorea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
130/18 epaia eman da 2018-03-14an, seme-alabentzako neurriei buruzko 868/2017 prozeduran; Marisol Cuenca Gonzalez-en eta Luis Alberto Rodriguez Orbes-en arteko prozedura izan da, eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Luis Alberto Rodriguez Orbes demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.