Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2018ko apirilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2057

EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 181/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 181/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Soria Derivacion y Carburantes SLk eskatuta, Joseba Urgoitia Lopez de Letonaren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

6/2018 EPAIA

Epailea: Javier Garcia Garcia.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko urtarrilaren bia.

Alderdi demandatzailea: Soria Derivacion y Carburantes SL.

Abokatua: Francisco Antonio Oses Garcia.

Prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.

Alderdi demandatua: Joseba Urgoitia Lopez de Letona.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren xedea: zenbateko bat erreklamatzea.

Hiri honetako eta bertako barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile Javier García García jaunak ikusi ditu hitzezko judizioaren 181/2017 autoak, Astigarraga prokuradoreak Soria Derivacion y Carburantes SL sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz Joseba Urgoitia López de Letonaren aurkakoak, eta, beraz, bidezkoa da, Erregearen izenean, honako ebazpen hau ematea.

EPAITZA

Baiesten dut Astigarraga prokuradoreak Soria Derivacion y Carburantes SL sozietatearen izenean eta bera ordezkatuz Joseba Urgoitia López de Letonaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, demandatzaileari hiru mila hirurehun eta hirurogeita hamalau euro eta hogeita sei zentimo ordaindu behar dizkio, gehi demanda jarri zenetik honako interesak. Kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko urtarrilaren bian.

Eta Joseba Urgoitia Lopez de Letona demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala