Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2030

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Iekorako udalerrian (Araba) «Cooperativa Yécora» transformazio-zentroa eta 13,2 kV-ko elikadura-linea mistoaren (airekoa eta lurpekoa) proiektua.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 12ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da eskatzaileak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

● Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU, zeinaren helbidea baita: Laguardiako errepidea, 91-93 (26006 Logroño).

● Eskatzen direnak: administrazio-baimena, exekuzio-proiektua onartzea eta onura publikoaren deklarazioa.

● Helburua: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

● Erreferentzia: 01ATY 201800009.

Iekoran «Cooperativa (Yécora)» TZ eta elikadura-linea mistoa (airekoa eta lurpekoa).

● Linearen ibiltartea: Iekorako udal-mugartea.

● Proiektu honen eraginpeko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

● Aurrekontua: 38.971,78 euro.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 945 01 77 70 – Faxa: 945 01 77 87) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRON.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala