Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2008

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko martxoaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baitira 2017ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrendak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan ("Elkarteak" Programa)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2018ko martxoaren 20ko Ebazpenean, zeinarekin argitara ematen baitira 2017ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrendak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa), 2018ko apirilaren 10eko EHAA, 68. zenbakian argitaratzen dena. Horrenbestez, akatsok zuzendu behar dira hemen:

2018/1861 (3/2) orrialdean, eranskinean, «nekazaritzaren sektoreari» buruzko taula oker dago eta honako honek ordezkatu behar du:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala