Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2018ko apirilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1940

IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, zeinaren bidez jakinarazten baita administrazio-espedientea bidali egiten dela eta epatzen baitira prozeduran interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 151/2018 zenbakiko prozedura arruntari buruzkoa. Iñaki Basauri Bengoa jaunak jarri zuen abian prozedura hura, Uraren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen haren bidez, Uraren Euskal Agentziako lanpostu-zerrendaren aldaketa argitaratzea agindu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak egin du 151/2018 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta prozeduran interesa duten pertsonei deitzen zaie ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, hala nahi badute, haien interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala