Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2018ko apirilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1929

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Eubako trenbide-pasagunea (Amorebieta) kentzeko bide-zubia eraikitzeko proiektua idazteko laguntza-zerbitzuari (Bilbo-Donostia lineako 25+387 KP) buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Eubako trenbide-pasagunea (Amorebieta) kentzeko bide-zubia eraikitzeko proiektua idazteko laguntza-zerbitzua (Bilbo-Donostia lineako 25+387 KP).

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen lizitazio-iragarkia, eta zer egunetan: 2017ko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 218. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun mila euro (100.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko martxoaren 1a.

b) Esleipenduna: Dingemas Ingeniería SLP.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita bat mila zortziehun eta berrogeita hamar euro (61.850,00), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bederatzi hilabete (9).

Bilbao, 2018ko martxoaren 21a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala