Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2018ko apirilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1918

EDIKTUA, 338/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 338/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Fisiomax, S.C.

Abokatua: Juan Conde Redondo.

Demandatua: Isidro Martinez Bernabeu.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Fisiomax, S.C. enpresak aurkeztutako demanda, eta Isidro Martinez Bernabeu kondenatzen hari honako hauek ordaintzera: 840 euro, zenbateko horren 2017ko martxoaren 27tik gaurko egunera arteko legezko interesak, eta biak batuta ateratzen den guztizko zenbatekoak gaurtik hasita auzi-jartzaileari guztia ordaindu arte sortzen dituen legezko interesak, bi puntu gehituta. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Isidro Martinez Bernabeu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala