Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2018ko apirilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1915

EDIKTUA, apelazioaren gainean bideratutako 412/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Apelazio-errekurtsoa: prozedura arrunta 2000 PZLren 412/2007.

Alderdi apelatzailea: Aicha AIT Elalam Dinger.

Alderdi demandatua: Teresa Freije Garciaren jaraunsleak.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

84/2018 EPAIA

Presidentea:

María Elisabeth Huerta Sánchez andrea.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 12a.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Probintzia Auzitegiko Bosgarren Sekzioak ikusi ditu, apelazioan, 628/12 judizio arruntaren autoak, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, lehen auzialdian, bideratutakoak. Judizio horretan, alderdi izan dira: demandatzaile gisa, Aicha AIT Elalam Dinger andrea, Sandra Pérez Alba prokuradoreak ordezkatuta eta Juan Carlos de Pablo Otaola letraduak zuzenduta; demandatu gisa, berriz, auzi-ihesean diren Teresa Freije Garciaren jaraunsleak; auzialdi honetako ponentea María Elisabeth Huerta Sánchez magistratua izan da.

EPAITZA:

Ezetsi egiten dugu Aicha AIT Ellalam Dinger andrearen ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak 2017ko martxoaren 28an 628/2016 judizio arruntean emandako epaiaren aurka aurkeztutakoa, erroilu honen jatorria dena. Ondorioz, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen ziurtagiria ere bidaliko da, bete dadin.

Aurkaratzeko modua: kasaziorako oinarria egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta ezohiko errekurtsoa ere jarri ahal izango da, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez da onartuko errekurtsook izapidetzea. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4738.0000.0412.17. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Teresa Freije Garciaren jaraunsleek osatzen duten alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala