Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2018ko apirilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1906

IRAGARKIA, Kimika Sailaren ekipamenduen mantenu-zerbitzuko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: E-008/2018).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-008/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Kimika Sailaren ekipamenduen mantenua.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 100.612 euro, BEZa barne (% 21).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2018ko martxoaren 20a.

b) Gauzatze-eguna: 2018ko martxoaren 27a.

c) Kontratista: Agilent Technologies Spain SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 100.611,98 euro, BEZa barne (% 21).

Erandio, 2018ko martxoaren 27a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala