Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2018ko apirilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1904

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 765/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 765/2017 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Mapfre Familiar Compañía de Seguros y Reaseguros SA.

Alderdi demandatua: Cesar Jaime Anguaya Velasquez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

AUTOA

Ematen duen magistratua: David Losada Duran jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hogeita bosta.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Prozedura honetan 2018-01-18an eman da epaia, eta alderdiei jakinarazi zaie 2018-01-23an.

Bigarrena.– Ebazpen horretako lehenengo aurrekarian eta epaitzan honako paragrafo hauek daude:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Hiri honetako epaitegien dekanotzan, Mapfre SAk diru-zenbateko bat erreklamatzeko demanda aurkeztu zen, César Jaime Anglaya Velásquez jaunaren aurka.

EPAITZA

Aurretik esandako guztiagatik, osorik baiesten da Mapfre SAk César Jaime Anguaya Velásquez jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileei mila berrehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita hemeretzi zentimo ordaintzera (1.281,99), bai eta ebazpen honen laugarren oinarrian aipatutako interesak eta auzi honetan sortutako prozesuko kostuak ere.

Hirugarrena.- Alderdi batek eskatuta jardun da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 214.1 artikuluak honako hau xedatzen du: epaimahaiek ezin dituzte aldatu ebazpenak behin sinatuta; baina argi geratu ez diren kontzeptuak argitu eta akats materialak zuzendu ahal izango dituzte.

Artikulu horren 2. paragrafoaren arabera, argitzea edo zuzentzea, ofizioz egin ahal izango da, ebazpena argitaratu osteko bi egunen barruan; bestela, alderdiek edo Fiskaltzak egin ahal izango dute eskaera, epe berean, baina kasu horretan, jakinarazpena egiten denetik. Errakuntza material agerikoak edo aritmetikoak izanik, edozein unetan zuzendu ahal izango dira (PZLb, 214. artikuluko 3. idatzi-zatia).

Bigarrena.– Kasu honetan bidezkoa da zuzentzea demandatuaren lehenengo abizena, hori Anguaya baita, eta ez Anglaya, epaian, akats baten ondorioz, hala agertu arren.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2018-01-18an emandako epaia zuzentzea erabaki da, bertan adierazten den moduan.

2.– Aipatutako ebazpena, aurrekarietan adierazitako gaiari dagokionez, honela idatzita geratuko da behin betiko:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Hiri honetako epaitegien dekanotzan, Mapfre SAk diru-zenbateko bat erreklamatzeko demanda aurkeztu zen, César Jaime Anglaya Velásquez jaunaren aurka.

EPAITZA

Aurretik esandako guztiagatik, osorik baiesten da Mapfre SAk César Jaime Anguaya Velásquez jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileei mila berrehun eta laurogeita bat euro eta laurogeita hemeretzi zentimo ordaintzera (1.281,99), bai eta ebazpen honen laugarren oinarrian aipatutako interesak eta auzi honetan sortutako prozesuko kostuak ere.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZL, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267,9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala