Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2018ko apirilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1901

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 320/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 320/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Maryely Coromoto Villalobos Bracho.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da 2017-11-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Medius Collection SL enpresaren ordezkaritzak Villalobos Bracho Maryely Coromoto andrearen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hirurehun eta lau euro eta hogeita hamazortzi zentimo (304,38) ordaintzera. Zenbateko horrek diruaren legezko interesa sortuko du, epai honen egunetik ordainketa gauzatu arte. Eragindako prozesu-kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maryely Coromoto Villalobos Bracho demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2018ko martxoaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala