Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2018ko apirilaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1895

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 404/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

404/2017 apelazio errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Makro Autoservicio Mayorista, S.A.

Auzi-iheslaria: Camilo Jose Cardenas Diaz.

Gaia: 8.427,54 euro erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, 452/17 epaia eman da 2017-10-20an, eta haren epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

«Baiesten dugu Alfredo Aja prokuradoreak Makro Autoservicio Mayorista, SAren ordez aurkeztutako errekurtsoa, Arabako Merkataritza arloko Epaitegiak 158/2016 prozedura arruntean emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, partez indargabetzen dugu epai hori. Hortaz, Makro Autoservicio Mayorista, S.A.k aurkeztutako demanda baiesten dugunez, Camilo José Cárdenas Díaz kondenatzen dugu Berankortasunari aurre egiteko 3/2004 Legean ezarritako legezko interesak ordaintzera. Interes horiek kalkulatzeko tronkoa 8.427,75 euro izango da. Demandatua kondenatzen dugu, halaber, 1177/2015 lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera, prozedura honetan 2016ko martxoaren 31n emandako epaiaren epaitzak dioenari jarraituz, bai eta 16632/2016 betearazpen prozeduran sortutako kostuak ere. Hori guztia auzialdian sortutako kostuak demandatuari ezarrita, eta errekurtso honetan sortutakoez berariaz erabakirik hartu gabe».

Camilo Jose Cardenas Diaz auzi-iheslariaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala