Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2018ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1877

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu egin dela Bilboko eta Barakaldoko Barruti Judizialetako organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko zerbitzu-kontratua, haiek berehala, atez ate, autoz eta banan-banan banatzeko dena –garraiobide publikoan ezin bada egin– (Espedientea: A-005-DTJ-2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: A-005-DTJ-2017.

d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: bidaiariak atez ate, autoz eta berehala garraiatzea.

c) Loteak: 1.a eta 2.a.

d) CPV: 60120000-5.

e) Lizitazio-iragarkiaren argitaratze-bitartekoa: DOUE, BOE, BOPV.

f) Lizitazio-iragarkiaren argitaratze-data. 2017-10-21; 2017-11-04; 2017-11-06.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuarentzat kalkulatutako balioa: 675.757,58 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 349.090,91 euro. Zenbateko osoa: 384.000,00 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen-data: 2018ko martxoaren 1a.

b) Formalizazio-data: 2018ko martxoaren 28a.

c) Kontratistak:

1. lotea: Asociación de Radio Taxi Bilbao.

2. lotea: Asociación del Taxi del Nervión-Astane.

d) Esleipenaren zenbatekoa.

1. lotea: zenbateko garbia: 272.727,28 euro; zenbateko osoa: 300.000,00 euro.

2. lotea: zenbateko garbia: 76.363,63 euro; zenbateko osoa: 84.000,00 euro.

e) Esleitutako eskaintzaren abantailak: preziorik onena.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 3a.

Zerbitzu-zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala