Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2018ko apirilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1867

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 609/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 609/2017-K.

Demandatzailea: Darling Indira Marin Herrera.

Abokatua: Marta Binaburo Lopez.

Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri.

Demandatua: Eddy Francisco Flores Rivera.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan bideratu den gorago aipatutako prozeduraren autoetan, epaia eman da 2018-03-08an. Epaiaren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan. Eddy Francisco Flores Rivera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez eta epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala