Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1855

EDIKTUA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 25ean hartutako erabaki bat, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1398/2017 ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoari buruzkoa.

Andoni Aguirre Elorrieta jaunak aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoaren gaineko erabakia eman denez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. artikuluan adierazitako moduan jakinarazi ezin izan denez, lege horren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honen bidez ematen da jakitera erabaki horren formulazioa, zeinaren bidez ezesten baita eskatutako etetea.

Erabaki horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hileko epean; interesdunak erabakia Osasun Sailean eskura dezake (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko idazkaria,

DANIEL SALAZAR IRUSTA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala