Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1821

400/2018 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Carlos Barruso Bares jauna Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzen da.

Aztertua izan da Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 23ko 238/2018 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2018ko martxoaren 9ko EHAAn (49. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Carlos Barriuso Bares jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Carlos Barruso Bares jauna izendatzea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko martxoaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala