Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1761

EDIKTUA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, (16117 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 161/2017 zehapen-ebazpena.

Prozedurak jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela aipatutako helbidean.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, beherago zehaztutako datuak adieraziz, interneteko helbide honetan:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa.

Espedientearen bilketa-prozeduraren kodea: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2017016100225.

Identifikazioa: 200518.

Zenbatekoa: 2.046 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2018-05-20.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala