Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1751

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, beherago zehaztutako instalazio elektrikoari buruzko administrazio-baimena, egikaritze-proiektua onartzea eta ingurumen-eraginari buruzko deklarazioa eskatzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena: Aurrefabrikatutako eraikin itxura duen «Regazubi» izeneko ebaketa-zentroa eta bere 30 kV-ko lurpeko lineak, Alegría-Dulantziko udal-barrutian (Araba).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk egindako eskabidea eta enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

Erreferentzia: 18247 (18263 eta 18265).

Espedienteak: 01-AT-D-2017-00006 (AT-H-2017-9 eta AT-D-2017-11).

– Kokalekua: Alegría-Dulantzi (Araba).

– Aurrekontua: 64.997,72 euro.

– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.

Ezaugarri nagusiak:

Aireko-lurpeko linea berria:

● Zerbitzuko tentsioa: 30 kV.

● Zirkuitu-kopurua: 1.

● Eroale-kopurua: 3.

Gamarra-Altsasu I TELL-ko 1285. euskarritik Regazubi EZ-rako zatia:

● Eroale-motak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 35 m.

● Jatorria: Gamarra-Altsasu I TELL-ko 1285. euskarria.

● Amaiera: Regazubi EZ-an.

Gamarra-Altsasu II TELL-ko 1285. euskarritik Regazubi EZ-rako zatia:

● Eroale-motak: HEPRZ1 12/20 kV 240 mm2 Al.

● Luzera: 35 m.

● Jatorria: Gamarra-Altsasu II TELL-ko 1285. euskarria.

● Amaiera: Regazubi EZ-an.

Regazubi EZ-ko euskarritik Arganzubi EB-rako zatia:

● Eroale-motak: HEPRZ1 18/30 kV 240 mm2 Al eta DHZ1.

● Luzera: 10 m berri, guztira 90 m izanik (Erref.: 17022).

● Jatorria: Regazubi EZ-an.

● Amaiera: Arganzubi EZ-an.

Zentro berria:

● Mota: aurrefabrikatua.

Gelaxkak:

● Zenbakia: 6 (5L+P).

● Mota: 36 kV SF6.

Administrazio-baimena, egikaritze-proiektuaren onarpena eta, zehazki, ingurumen-eraginari buruzko deklarazioa eskatzen dira.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, lurralde-ordezkaritza honetan proiektua aztertu dadin (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz), eta, bestetik, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak (bi ale) aurkeztu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala