Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1744

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Hirekin Federación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi-Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Ikusirik sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea, Hirekin-Federación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi- Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen federazioaren izena aldatzeko, zuzendaritza-batzordea aukeratzeko eta estatutuak aldatzeko dokumentazioa (federazioaren lehendakariak aurkeztutakoa) gordailutzeari buruzkoa, ebazpen hau ematen da, honako aurrekarietan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko otsailaren 19an, EAEko Administrazio Orokorrean, aipatutako enpresa-elkartearen izena aldatzeko, zuzendaritza-batzordea aukeratzeko eta estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean honako hauek daude: gordailutze-eskabidea, aldatzeko erabakia hartu duen batzar orokorraren akta, estatutu aldatuak, zuzendaritza-batzordearen aukeraketaren ziurtagiria, sinatzaileen nortasuna egiaztatzeko dokumentazioa eta IFK txartelaren kopia.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurrekari horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea gordailutzeko Hirekin-Federación de entidades de iniciativa e intervención social de Euskadi-Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen federazioaren estatutuen aldaketari buruzko akta eta federazio horren estatutu aldatuak.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala