Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2018ko apirilaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1738

5/2018 DEKRETUA, martxoaren 22koa, lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide bat aldatzeko dena.

Lehendakariaren urriaren 21eko 21/2014 Dekretuaren bitartez, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratu zituzten. Geroago, lehendakariaren otsailaren 23ko 6/2017 Dekretuaren bitartez, eguneratu egin ziren izendapenak, eta uztailaren 17ko 20/2017 Dekretuaren bitartez, beste kide bat aldatu zen.

Lan eta Justizia Sailak beste kide bat aldatu du; beraz, bidezkoa da beste kide bat izendatzea ordezkatuari geratzen zaion agintaldirako.

Euskal gizataldeekiko harremanetarako organoak arautzen dituen apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Mikel Unzalu Hermosa jauna izendatzea Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kide, Lan eta Justizia Saileko lan eta gizarte-segurantza arloak ordezkatzeko, Jon Azkue Manterola jaunaren ordez.

Bigarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala