Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1707

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian bideratutako 123/2018 prozedura arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 123/2018 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori Asociación Agora Filosofia-Elkarteak eta Elias Goñi Olaldek Hezkuntza Saileko 2017ko azaroaren 28ko 257/2017 Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa da. Dekretu honen bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-kidegoetako – maisu-maistren kidegoetakoak izan ezik – lan-legepeko eta funtzionario diren irakasleentzat gordetako lanpostuen zerrenda; 2017ko abenduaren 1eko EHAA, 230.zk.).

Administrazio-espedientea bidalita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betetzeko, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, hain zuzen ere, euren interesak defendatzeko egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean aipatutako prozeduran pertsonatu daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara ematen den egunaren biharamunetik aurrera izango da indarrean jakinarazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala