
61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1672
IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.
Eranskinean adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua, Bilbao).
Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu beharko da, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2018-05-21. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:
Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794
Erakunde igorlea: 04833001-522
Erreferentzia: 4818001500235
Identifikazioa: 210518
Zenbatekoa: 3.125,00 euro.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2018ko martxoaren 21a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.
RSS