Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1667

IRAGARKIA, 2018ko otsailaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zenbait itzulketa-prozedura hasi direla (Ekintzaileen 2016ko deiladia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak itzulketa-prozeduren hasierako zenbait erabaki eman ditu, Ekintzaileei bultzatzeko laguntzen deialdiaren 25. artikuluarekin bat etorriz (deialdi hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez onetsi zen, eta erabaki hura 2016ko apirilaren 14ko bilkuran hartu zuten (2016ko apirilaren 15eko EHAA).

Ezinezkoa izan da aipatutako hasierako erabakiak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunek 15 egun baliodun dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidez komeni zaiena alega dezaten. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lanbidea Aktibatzeko Zuzendaritzara jo beharko dute (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz). Bestela, zuzenean alega dezakete edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako bideren bat erabilita. Halakorik egiten ez badute, ebazpen bidez bukaera emango zaio prozedurari, eta ebazpenak xedatzen badu ez-betetze bat gertatu dela, jasotako diru-zenbatekoak itzultzeko agindua eman dezake.

Xede horrekin, jakitera ematen da eskuragarri dagoela prozedura horien hasierako erabakien testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala