Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1666

IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 13koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2017ko otsailaren 13ko ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio portu-jabari publikoaren utzarazpen administratiboaren espedienteari. Espediente hori Armintzako portuan dagoen «Urki Segundo» (7.ª-BI-113-97) ontziaren jabeari zuzenduta dago.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).

2.–Irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen Testu Bateginaren 98.2 artikuluak hamar (10) eguneko epea zabaltzen du ebazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, egokiak irizten diren alegazioak egin daitezen eta, bere kasuan, dagozkion dokumentu eta justifikazioak ere aurkez daitezen.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala