Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1661

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzak Donostian eta Bilbon dituen kudeaketa bateratuko eraikinen mantentze integralerako kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (2018-2019).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: KM/2018/003.

d) Kontratugilearen profilaren Internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinen mantentze integrala.

c) Lotea:

1 lotea: Donostiako eraikinak.

2 lotea: Bilboko eraikinak.

d) CPV: 50700000-2.

e) Lizitazio iragarkia non argitaratu den: EHAA eta kontratugilearen profila.

f) Lizitazio iragarkiaren argitaratze-data. 2017ko urriaren 5a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 773.553,71 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

1 lotea: Donostiako eraikinak.

– 2018. urtea: 95.041,32 euro + 19.958,68 euro (BEZ). Guztira: 115.000,00 euro.

– 2019. urtea: 95.041,32 euro + 19.958,68 euro (BEZ). Guztira: 115.000,00 euro.

2 lotea: Bilboko eraikinak.

– 2018. urtea: 119.834, 71 euro + 25.165,29 euro (BEZ). Guztira: 145.000,00 euro.

– 2019. urtea: 119.834, 71 euro + 25.165,29 euro (BEZ). Guztira: 145.000,00 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipenaren data: 2018ko otsailaren 9a.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2018ko martxoaren 2a.

c) Kontratista: 1 lotea: Hemen Klima SL / 2 Lotea: Ondoan Servicios SA.

d) Esleipenaren zenbatekoa.

1 lotea: urteko mantentze-plangintzaren zenbateko garbia: 65.609,50 euro. Zenbateko osoa: 79.387,50 euro. Aurrekontu osoa gordetzen da bapateko gertaerei erantzuteko: 115.000,00 euro (BEZa barne).

2 lotea: urteko mantentze-plangintzaren zenbateko garbia: 71.326,52 euro. Zenbateko osoa: 86.305,08 euro. Aurrekontu osoa gordetzen da bapateko gertaerei erantzuteko: 145.000,00 euro (BEZa barne).

e) Esleitutako eskaintzaren abantailak: mantentze-plangintza eta eskaintza ekonomiko onenak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala