Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1659

EDIKTUA, 70/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 70/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank, S.A.

Abokatua: Jesus Riesco Milla.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatua: Maria del Carmen Gimber Tabares eta Oscar Tomas Villa.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-10-25ean. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut funtsean auzitegietako prokuradore Rosa Alday-k Caixabank SAren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, María del Carmen Gimber Tabares-en eta Óscar Tomás Villa-ren aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut alderdiek 2006ko abenduaren 20an sinatu zuten hipoteka-maileguaren kontratuaren suntsiarazpena. Ondorioz, María del Carmen Gimber Tabares eta Óscar Tomás Villa kondenatzen ditut Caixabank, S.A. sozietateari honako hauek ordaintzera: mailegatu den eta itzuli gabe dagoen kapitala gehi 2015eko otsailaren 10etik 2016ko azaroaren 22ra bitarteko ordainketa-interesak, gehi epai hau irmo bihurtu arte sortzen diren ordainketa-interesak.

Oscar Tomas Villa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko otsailaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala