Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1657

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena, antzerkiko profesionalak prestatzeko diru-laguntzen modalitatean.

2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 8. artikuluaren arabera aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko da eta batzorde horretako kideen izendapena Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Kideak:

– Leire Agirregomezkorta Leanizbarrutia anderea.

– Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna.

Idazkaria: Arturo Garcia Fiel jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala