Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1656

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 20koa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita, 2016ko eta 2017ko ekitaldietan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2010eko urriaren 20ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzen onuradun izan direnen zerrenda; agindu horren bidez, Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautu ziren.

Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, esleipendunei ebazpenen berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduaren 13. artikuluaren 2. puntuan xedatutakoarekin bat, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Merkataritza Sustatzeko Bulegoentzako laguntzak ezarri eta arautzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 20ko Aginduan eta Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearen 2016ko uztailaren 11ko Ebazpenean eta 2017ko uztailaren 4ko Ebazpenean aurreikusitako 2016ko eta 2017ko ekitaldietako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda argitaratzea, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenen arabera, honekin batera doan zerrendako kideei jakinaraziak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.

Merkataritzako zuzendaria,

JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala