
61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (289 KB - 9 orri.)
- EPUB (454 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1655
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 7koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda. Diru-laguntzen helburua talde teknikoak sortu eta mantentzea da, hain zuzen adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, bai eta jardun-eremu horietan 2017ko ekitaldian jokabide osasungarriak bultzatzeko ere.
AURREKARIAK
1.– 2017ko abuztuaren 28an argitaratu zen EHAAn 2017ko uztailaren 27ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez diru laguntza-deialdi bat egiten baitzen adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko, jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen.
2.– 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen zerrenda.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren II. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Datu horiek I. eranskinean daude.
Bigarrena.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak. Datu horiek II. eranskinean daude.
Hirugarrena.– Argitara ematea Osasuneko sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak. Datu horiek III. eranskinean daude.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 7a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
RSS