
61. zk., 2018ko martxoaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1650
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 23koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren). Halaber, argitara ematen da gaztelaniaren ezagutza-proba egin behar duten izangaien zerrenda ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), zenbait hautaketa-prozeduraren deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko, bai eta aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.
Eskabideak betetzeko epea amaitu ondoren, aipatutako deialdiak 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan, baita espezialitate berriak eskuratzekoan ere, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda (hautaketa-prozedurak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitu ziren). Kanpoan utzitakoen kasuan arrazoia adierazten da.
2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko dira:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018.Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hatutatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».
– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «2018ko EPE. Irakasleak. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa» - «Onartutako eta baztertutakoen zerrenda».
3. artikulua.– Onartzea gaztelaniaren ezagutza egiaztatzeko proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.
Aipatutako behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazte aldera, Hezkuntza Saileko Interneteko helbide hauetan argitaratuko da:
– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE 2018. Sartzeko eta iristeko prozedurak» edo, kasuaren arabera, «EPE2018.Espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedura» - «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (hautatu Kidegoa eta Espezialitatea) - «Emaitzak» - «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».
– http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ - «OPE2018. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleak» - «Aurreko probak» - «Gaztelaniaren ezagutza egiaztatzea».
4. artikulua.– Onartutako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdi honetan eskatzen diren gainerako betekizunak beteta dituztela aitortzen zaienik. Hautatuko diren izangaiek deialdi honen 11. oinarriak xedatutakoari jarraikiz aurkeztu behar dituzten dokumentuak ikusita egiaztatzen bada interesdunen batek betekizunen bat betetzen ez duela, prozedura honetan parte hartzeak eman ditzakeen eskubide guztiak galduko ditu izangai horrek.
5. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen aurka, hamar egun balioduneko epean, ebazpena argitara eman eta biharamunetik hasita, edo, hala badagokio, zuzendu ahal izango dute zerrendatik kanpo uztea eragin duen akatsa. Halaber, datu pertsonaletan akatsak atzeman dituzten izangaiek akatsak daudela adierazteko aukera izango dute epe horretan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 23a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS