Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
1648

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoa onartzeari buruzkoa.

Hauxe erabaki zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko martxaren 9an egindako ohiko bilkuran:

«Lehenengoa.– Behin betiko onespena ematea Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoari (2017).

Bigarrena.– Erabaki hau ALHAOn eta EHAAn argitaratzea, Zaratari buruzko 37/2003 Legean eta EAEko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 dekretuan ezarritakoarekin bat, eta erabakiari zabalkundea ematea, aplikagarri den araudiari jarraikiz.

Hirugarrena.– Erabaki honen kontra, administrazio bidea agortzen baitu, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratzen denetik kontatuta, edo, aukeran, berraztertze errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta; horren berariazko nahiz ustezko ebazpenaren kontra, berriz, bi hilabeteko epean aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, errekurtsoa ezesten duen ebazpenaren berri jasotzen den egunaren biharamunetik kontatuta, edo, ebazpena ustezkoa bada, sei hilabeteko epean, ustezko ebazpen hori gertatzen den egunaren biharamunetik kontatuta.»

Herritar oro jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara hau.

Vitoria-Gasteizko zarataren mapa estrategikoa udalaren web orrian eskura dezakete herritarrek: www.vitoria-gasteiz.org

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.

Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren administrazio burua,

EUSEBIO-MARTÍN MACHO PÉREZ.


Azterketa dokumentala