Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
1647

IRAGARKIA, ekintzaileei eta berriki sortutako enpresei laguntzeko finantziazio-ildo bati buruzkoa.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publikoa) ekintzaileei eta berriki sortutako enpresei laguntzeko finantziazio-ildo bat martxan jartzera doala iragartzen du.

Finantziazio-ildo horren helburua honako hau izango da: jarduera ekintzailea duten berriki sortutako enpresa txiki eta ertainen finantzaketa samurtzea, betiere, baldin eta Elkargi SGR elkarrenganako bermedun sozietateak emandako abala badute.

Eskabideen prozedurari eta ezaugarriei buruzko informazioa «ivf-fei.euskadi.eus» web-orrian kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala