Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1644

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan dagoen informazioa –hondakin ez-arriskutsuen biltzaile gisa– gehitu dela Estatuko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan.

Ezinezkoa izan da aipatutakoa zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkie:

Hondakin ez-arriskutsuen biltzaile jarduerarako interesdun direnek aurkeztu dituzten eskaerak-komunikazioak, datu eta agiri guztiak badituzte, Estatuko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan jasoko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan eguneratuko dira, garraiolari jarduerarako zein negoziatzaile jarduerarako inskribatuta.

Inskripzio horiek alta emanda jarraituko dute, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroetako inskripzioari uko egin nahi diotenek –garraiolari eta negoziatzaile jardueretarako edo horietako baterako soilik– uko-egite horren berri eman arte, modu sinesgarrian, ingurumen-organoari.

Uko-egite hori idatziz bidali ahal izango da helbide elektroniko honetara: hkz-sgr@euskadi.eus

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala