Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1641

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Trenbide Sarearena, Durangoko geltokiaren ondoan dauden lurrak egokitzeko proiektuari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Durangoko geltokiaren ondoan dauden lurrak egokitzeko proiektua.

c) Zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen eta zer egunetan: 2017ko uztailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 141. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat ehun eta laurogeita hamazazpi mila seiehun eta hogeita bat euro eta hamar zentimo (1.197.621,10), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko urriaren 5a.

b) Esleipenduna: Bycam, Servicios e Infraestructuras SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zortziehun eta hirurogeita zortzi mila zortziehun eta hirurogeita hamalau euro eta hamaika zentimo (868.874,11), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zazpi hilabete eta erdi (7,5).

Bilbao, 2018ko martxoaren 8a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala