Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1633

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 9koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kideak izendatzen dituena, 2018-2021 urteetarako.

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuaren 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.

Artikulu berberak ezartzen du batzordekideak lau urterako izenda daitezkeela, nahiz eta berriz hautatu daitezkeen, eta berritzea, kontrako izendapenik ezean, agintaldia amaitzearekin betera egingo dela.

Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Argitaratzea Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko osaera, hurrengo 4 urteetarako kide hauetaz osatutakoa:

Presidentea: Zuriñe Elordi Romero andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia.

Batzordekideak:

Luis Petrikorena Arbelaiz jauna, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren izenean.

Ander Goyoaga Leniz jauna, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren izenean.

Jon Urbina García de Vicuña jauna, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren izenean.

Juan Andrades García jauna, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren izenean.

Lucía Martínez Odriozola andrea, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.

Arantxa Elizondo Lopetegi andrea, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakaslea.

Maria Lourdes Begoña San Pedro Saenz andrea, Kontsultarako Batzordea osatzen duten emakumeen elkarteen izenean. Ordezkoa: Ilazki Mimenza Garai andrea.

Koldo Nabaskues Simón jauna, Kontsumitzaileen Elkarteen eta Federazioen izenean. Ordezkoa: Arantza López Molpeceres andrea.

Maite Asensio Lozano andrea, komunikazioan eta berdintasunean aditua.

Pablo Vidal Vanaclocha jauna, publizitatean eta berdintasunean aditua.

Maria Angeles Parra Salado andrea, EITBren izenean.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, oro har ezagutarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala