
60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
1629
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2018ko otsailaren 7ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian (otsailaren 16ko EHAA, 34. zk.) eta bere huts- zuzenketan (otsailaren 22ko EHAA, 38. zk.) ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Zerbitzu Zuzendaritzako telefonista lanpostu bat (DE/taldea, 16. maila, 520203 kodea, 3. dotazioa).
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.
RSS