Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1623

90/2018 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Uribe ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez lau urterako izendatua izan baita, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Iñigo Herrera Cuevas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitaleko Atal Sanitarioko buru, traumatologia espezialitatean.

Irailaren 20ko 371/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitaleko Atal Sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, traumatologia espezialitatean.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Iñigo Herrera Cuevas jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, honako erabaki hau hartu da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitaleko Atal Sanitarioko buru, traumatologia espezialitatean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iñigo Herrera Cuevas jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribe ESIko Urdulizko Ospitaleko Atal Sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, traumatologia espezialitatean.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta hau izango da ondorioetarako data: 2018ko martxoaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak epe hori amaitzean utziko du postua, luzapena onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-arrazoiak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2018ko martxoaren 1a.

Uribe ESIko zuzendari gerentea,

M.ª LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala