Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2018ko martxoaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1622

53/2018 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, lau urterako izendatzen da, aldi baterako, luzatzeko aukerarekin, Margarita Viciola García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko atal sanitarioko buru, espezialitate honetan: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

Uztailaren 24ko 172/2017 ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko atal sanitarioko buru izateko lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak baloratu ditu aurkeztu diren eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Margarita Viciola García andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, hau erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestao ESIko Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko atal sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Margarita Viciola García andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo- Sestao ESIko atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako, espezialitate honetan: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, eta aldi baterakoa izango da, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta ondorioetarako data hau izango da: ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, luzapena onartzen ez bada, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestao ESIari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2018ko otsailaren 23a.

Barakaldo-Sestao ESIko zuzendari gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala