Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1577

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroa betetzeko informazio-eskaera, hondakin ez-arriskutsuen negoziatzaile eta/edo garraiolari gisa; horrez gain, jakinarazten da informazio hori gehitu dela Estatuko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan.

Ezinezkoa izan da aipatutakoa zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, zehaztapen hauek egiten zaizkie:

Hondakin ez-arriskutsuen negoziatzaile eta/edo garraiolari jarduerak egiten edo egingo dituzten interesdunak horrela erregistratu beharko dira. Horretarako, eskatutako datuak bete beharko dituzte, berariaz xede horrekin ezarritako Excel formatuko formularioen bitartez. Formulario horiek esteka honetan lor daitezke:

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumena/ Arloak > Hondakinak > Tramiteak:

– Hondakin ez-arriskutsuen garraiolari profesionalaren aurretiazko komunikazioa.

– Hondakin ez-arriskutsuen negoziatzaileen komunikazioak.

Aipatutako bidearen bitartez hondakin ez-arriskutsuen negoziatzaile eta/edo garraiolari jardueraren berri ematen ez duten interesdunak ez dira halakotzat jasoko Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala