Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1574

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskal Trenbide Sarearen, Usansoloko katigamendua aldatzeko obrari buruzko lizitazioaren esleipena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: lanak.

b) Xedearen deskribapena: Usansoloko katigamendua aldatzeko obra.

c) Lizitazio-iragarkia zer buletinetan edo aldizkari ofizialetan argitaratu zen, eta zer egunetan: 2018ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bederatziehun eta hiru mila zazpiehun eta hirurogeita bost euro eta hamalau zentimo (903.765,14), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko otsailaren 15a.

b) Esleipenduna: Thales España GRP SAU.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: zortziehun eta laurogeita hamaika mila berrehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita zazpi zentimo (891.227,47), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bederatzi hilabete (9).

Bilbao, 2018ko martxoaren 14a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala