Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1567

EDIKTUA, 891/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 891/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Begoña Chaurrodo Segrelles.

Abokatua: Susana Sucunza Totoricaguena.

Prokuradorea.

Demandatua: Inoel Velasquez Tejada eta Generali aseguru-etxea.

Yolanda Mendia Rodriguezek, Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, jakinarazten dut aipatutako judizio arruntean epaia eman zela 2018ko martxoaren 1ean. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

Ikusi dira 891/2017 hitzezko judizioaren autoak, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Begoña Chaurrondo Segrellesek eskatuta (Sucunza letraduak lagunduta), «Generali, S.A.» aseguru-konpainiaren (Sánchez prokuradoreak ordezkatuta eta Añon letraduak lagunduta) eta Inoel Velásquez Tejadaren aurka (auzi-ihesean).

EPAITZA

Baiesten dut Begoña Chaurrondo Segrellesek (Sucunza letraduak lagunduta) diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda, «Generali, S.A.» aseguru-konpainiaren aurkakoa (Sánchez prokuradoreak ordezkatuta eta Añon letraduak lagunduta) eta Inoel Velásquez Tejadaren aurka (auzi-ihesean). Horrenbestez,

«Generali, S.A.» aseguru-konpainia eta Inoel Velásquez Tejada kondenatzen ditut Begoña Chaurrondo Segrellesi 936,56 euro solidarioki ordaintzera.

Halaber, «Generali, S.A.» aseguru-konpainia kondenatzen dut Begoña Chaurrondo Segrellesi Aseguru Kontratuen Legearen 20.4 artikuluko interesak ordaintzera, kondenaren zenbateko nagusitik eratorritakoak iragan 2017ko abuztuaren 28tik erabat ordaindu arte.

Azkenik, Inoel Velásquez Tejada kondenatzen dut Begoña Chaurrondo Segrellesi kondenaren zenbateko nagusitik eratorritako legezko interesak ordaintzera, 2017ko azaroaren 30etik ebazpen honen egunera artekoak, hargatik eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan xedatutakoa, baldin eta haren aurka epaia betearazteko beharrezkoa balitz.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Inoel Velasquez Tejada demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala