Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2018ko martxoaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1565

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 8koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Auzitegi Medikuen Kidegoko lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsa osatzen dutenen behin betiko zerrenda.

2017ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez Auzitegi Medikuen Kidegoko lan-poltsa ireki eta hura osatzen dutenen datuak eguneratu ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta. Agindu horren bidez aukeratu, proposatu eta izendatu ziren Auzitegi Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzearen Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioak (Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko maiatzaren 19ko Aginduaren bidez aldatu zen agindu hori).

Justizia Administrazioko zuzendariaren 2017ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez, aipatutako lan-poltsa horiek osatzen dituztenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Justizia Administrazioko Zuzendaritzan aurkeztu behar zen erreklamazioa, agiri eta guzti.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda eginda, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2017ko uztailaren 3ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea, behin datuak eguneratu ostean, Auzitegi Medikuen Kidegoko lanpostuak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda, eta agintzea zerrenda hori ikusgai jartzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kudeaketa Unitate Teknikoen (KUT-en) iragarki-oholetan, Justiziako langileen atarian eta www.justizia.eus web-orrian.

2.– Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 8a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA ISABEL GABRIEL BELLIDO.


Azterketa dokumentala